XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

osorik gogobetetzen, guk ez dugu hau baino beste aukerarik: behartuta gaude berari jarraitzera, zeren beharrezko zerizanaren existentzia ezin baitugu besterik gabe ukatu; hau onartzen baldin badugu, berriz, orduan ahalgarritasunaren alor osoan ezin dugu izateari begira halako abantailaren uzi oinarritua edukiko lukeen ezer aurkitu.

Horrela dago antolatua, beraz, giza arrazoimenaren berezko ibilera.

Lehenik, beharrezko zerizan baten izatearen uste osoa lortzen du.

Bertan baldintzatugabeko existentzia ezagutzen du.

Orduan, baldintza orotatik beregain denaren adigaia bilatzen du eta beste guztiaren baldintza askia denean aurkitzen du, h. d., errealitate oro barnebiltzen duen hartan.

Zedarririk gabeko orotasuna, ordea, batasun absolutua da eta berekin dakar zerizan bakarraren adigaia, hots, zerizan gorenaren adigaia, eta horrela inferitzen du arrazoimenak zerizan gorena erabat halabeharrez dela, gauza ororenjatorrizko oinarria den aldetik.

Adigai honi oinarrizkotasun jakin bat ezin zaio ukatu, baldin eta solasgaia erabakia bada, hots, behin beharrezko zerizan baten izatea onartuz gero eta hura non ezarri nahi izateaz erabakia hartzeko beharraz ados jarriz gero; izan ere, kasu honetan ezin da modu egokiagoan aukeratu edo, are gehiago, ez dago beste ezein aukerarik, baizik behartuta gaude errealitate osoaren batasun absolutuari bere ahotsa ematera, ahalgarritasunaren oinarrizko iturria den aldetik.

Ezerk ez bagaitu behartzen erabakia hartzera, eta gai hau guztia atzean utzi nahi badugu, harik eta froga-oinarrien pisu osoaren bitartez bat etortzera behartuak izan arte, h. d., autugaia eginkizun honetaz zenbat dakigun eta zer jakitea uste dugun juzgatzea besterik ez bada, orduan goragoko inferentzia ez da agertzen inolaz ere hain tankera onean, eta onberak izan behar dugu, bere eskubide-uzien gabezia osatzeko.

Izan ere, hemen gure aurrean duguna ontzat emango bagenu, hots, lehenik, existentzia jakin batetik abiatuta (behar bada neurea besterik ez) baldintzatugabeki beharrezkoa den zerizanaren existentziaren inferentzia zuzena dela;

bigarrenik, nik errealitate oro, eta beraz, baldintza oro barnebiltzen duen zerizana erabat baldintzatugabetzat hartu behar dudala, eta ondorioz, beharrezkotasun absolutuarentzat egokia den gauzaren adigaia honen bitartez aurkitzen dela